Txapelketako bigarren ­jardunaldia, bihar Kixkalen

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Kixkalen pasa den igandean ha­si zen Hernaniko Xake txa­pel­ke­tan, lehen jardunal­di­an ira­­­ba­zi zu­ten Javier Corral, Ro­berto Pinilla, Eneko Mar­ti­a­re­na, Fer­nando Esnaola, Iña­ki Erdo­zio eta Ketxus Navascues daude sailka­peneko lehen postuetan, atseden hartu zuten Mikel Zu­bia eta Iker Mendibilen au­rre­tik. 
Hurrengo jardunaldia, bihar urriaren 22an, 16:00etan, joka­tuko da Kixkal tabernan. Lehen jardunaldiko irabaz­leak beraien artean jokatuko du­te eta galtzaileek beraien ar­tean. Gai­nera atseden hartu zu­tenak ere beraien artean joka­tuko dute.

Haurren jardunaldia ere bai
Haurren txapelketa egun, leku eta ordu berean jokatzen da. Hamar gazte ari dira lehian eta bihar bi partida jokatuko ditu bakoitzak. Lehen jardunaldian Julen Martin, Ekaitz Loiarte, Ekaitz Devesa eta Aimar Erraz­kinek irabazi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!