Gazte Topaketak Orion, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Zita berezia dute asteburu honetan Orion UEMAko udalerriek, eta tartean, baita Goizuetak ere. Izan ere, Salto! Gazte Topaketak antolatu dira aurten laurreneko aldiz, eta atzo hasitako festak bihar arte iraunen du.
Udalerri euskaldunetako gazteak elkar ezagutzea eta beraien artean euskera oinarri hartuta saretzea da asmoa. 15 eta 18 urte arteko gazteak bilduko dira Orioko Itxaspe baserrian antolatuko diren topaketetan, eta 3 egunetan zehar hainbat ekimen eta ekitalditan hartuko dute parte lagunartean, begirale eta sukaldariekin batera. Jolasak eta solasak izanen dira, eta baita txango eta kon­tzertuak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!