Umore Ona elkartearen atal ezberdinek, beraien eguna ospatuko dute bihar. Hori baino lehen, areto futbol partidua jokatuko dute gaur, arratsaldeko 18:00etan hasita Umore Ona taldeko jokalariek eta herriko gazteek.
Umore Ona elkartearen egunean, hau da, bihar, pilota partiduak antolatu dira goizeko 11:00etatik aurrera. Horrela, Umore Onako pilotariek emango diote hasiera egun haundiari. Jarraian, Umore Ona Abesbatzaren eta dantza taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izanen da, herrian zehar ariko baitira. Eta Umore Ona elkartean egingo den bazkariak borobilduko du egun berezia, eguerdiko 14:00etan hasita.