Semifinalen bila, Txomiñenen bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Bikain hasi zuten Gipuzkoako Txapelketa, nagusien 1go mailan, Harri Loidik eta Jokin San­txezek; baina okertu egin zaizkie gauzak, azkeneko bi jardunaldietan: galdu egin zuten Tolosaren kontra, Guru­tzeal­dek (Loidi kanpoan izan da azken asteotan) eta San­txe­zek; eta ezin izan zuten aurkeztu Intza­ren kontrako partidura, lasartearrek ostiralean bakarrik zeu­katelako jokatzeko aukera, eta Gurutzealdek Eus­­kadiko Trinkete Txapelke­ta­koa zeukalako egun horretan.

Horregatik, partidu garran­­tzitsua dute biharkoa. Oiarpe hartuko dute Txomiñene fron­toian, goizeko 10:00etan. Buel­tan izango da Loidi, eta irabazi beharra daukate astigartarrek; biharkoa, eta baita azkenekoa ere, datorren asteburuan.

Izan ere, hiru garaipenekin berdinduta daude lau bikote, Hernani liderraren atzetik (lau garaipen dauzka); eta bi bikotek bakarrik lortuko dute semifinaletara pasea, ohorezko mailara igoera jokatzeko. Beraz, azkeneko bi partidu hauetan jokatuko dute semifinaletara pa­sea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!