Azaroaren 17an, autodefentsa feminista tailerra antolatu dute Gaztelekuan, DBH4 eta Batxilergoko neskentzat. Doan da, baina izena eman behar da: Gaztelekuan arratsaldez, edo 943 33 32 12. Ostiralera arte dago epea. Bestalde, jakinarazi dute lan poltsa osatzen ari direla, asteburuetan lan egiteko. Bidali curriculumak, hernanikogaztetxokoa@gmail.com; edo Gaztelekutik pasa, asteartetik ostegunera arratsaldez.