Bilboko manifestaziora joateko, autobusa

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 4a, 01:00

155 artikulua aplikatzearen kontra, eta demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde, manifestazioa antolatu dute gaur, Bilbon, hainbat eragilek; tartean, EH Bilduk eta Gure Esku Dagok. 17:00etan abiatuko da, La Casillatik. Bertara joateko deia luzatu diete herritarrei, Hernaniko EH Bilduk eta Gure Esku Dagok, eta autobusa ere jarri dute joateko: arratsaldeko 15:30etan, Atsegindegitik. Txartelak salgai daude, Oa eta Lurreko dendetan, eta Garin tabernan, 10 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!