CD Hernanik familia argazkia atera zuen atzo Biterin. Futbol sekzioan dauden jokalari guztiak bildu ziren eta argazki erraldoian 500 jokalari inguruk hartu zuten parte. Izugarrizko jendetza bildu zen eta taldeko presidentea den Martxelo Ezponda ere bertan zegoen. Hala ere, txapelketek ez dute etenik eta asteburuan talde guztiek jokatuko dute. Neskak Derion jokatuko dute bihar eta mutilek Zarautzen bisita dute, gaur, 16:30etan, Zubipen. Eta jubenilek Arenasena, bihar, 12:30etan.