Ginkanan apuntatzeko, epea etzi arte luzatuta

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Abiatzeko prest dago Burun­tzaldeako Euskararen Gin­ka­na. Datorren astean hasiko da,  internet bidezko aurreneko probarekin. Baina oraindik ere, badago apuntatzeko aukera. Izan ere, ikusita azkeneko egu­notan talde asko apuntatu direla, epea luzatzea erabaki dute. Beraz, astelehenera arte izango da aukera, lau laguneko taldea osatu eta lehiaketan parte hartzeko.
12-16 urteko gazteak izan behar dira, eta apuntatzeko, www.euskararenginkana.eus webgunera jo behar dute, eta formularioa bete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!