Mendi irteera bat egiteko zita jarri du Mundarro Kirol Elkarteak, datorren igandean. Nafarroara joango dira, 08:30etan Joseba Barandiaran plazatik abiatuta, eta Aurtitzen hasiko dute mendi buelta, Mendaur tontorrera igotzeko. Apuntatzen den jende kopuruaren arabera, kotxe partikularretan edo autobusean joango dira.
Izenematea, kiroldegian egin daiteke, astelehen, astearte eta asteazkenean; edota kiroldegia@astigarraga.eus emailera idatzita.