Urnietaren bisita hartuko du Mundarrok, goiko postuei begira

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Aurreko asteburuko garaipenak eman dien bultzadarekin, denboraldiko hirugarrenaren bila aterako dira Mundarroko jokalariak, gaur. Eta etxean ari­ko dira, gainera: arratsaldeko 16:00etan hasita Zarkumen­de­gin, Urnietaren bisita hartuko dute moreek.

Oiartzunen irabazi ondoren, sailkapeneko seigarren postura igo dira astigartarrak; eta behera baino, gora begira jartzeko asmoz izango dira. Gaur irabazita, gora egingo dute ziur. Izan ere, elkarren kontra jokatuko dute aurreneko biek, Euskalduna eta EAS 08 taldeek, atzo iluntzean Ando­ainen; eta baita 3garren eta 4garren sailkatuek ere, Mar­tu­tenek eta Santo Tomas Lize­oak, bihar arratsaldean Donostian.

Hortaz, goiko talderen batek galdu edo berdinduko du seguru, eta hori aprobetxatu dezake Mundarrok, goiko postuetan sartzeko. Oraindik denboraldia luzea bada ere, beti pizten du gogoa errazago, goikaldean ikusteak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!