Demodé Quartet kultur etxean, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Astigarragan izango da be­rri­ro, Demodé Quartet laukotea, datorren asteburuan. Kontzer­tua eskainiko dute gaur zortzi, larunbatarekin, kultur etxean. Iluntzeko 20:00etan izango da.
Kontzerturako sarrerak etzi jarriko dituzte salgai, astelehenean, interneten bitartez: www.asti­garraga.eus webgunean, Go­men­datzeko modukoak ataleko Sarrerak erosi estekan. Ostiralera arte erosi ahal izango dira online, eta bestela,  larunbatean kultur etxean, 19:00etatik aurrera. 6 euro izango dira sarrera.
Kontzertuan, bere proposamen musikalena egingo du ahots taldeak, aurreko bi diskoetako abesti ezagunenak kantatuz, eta baita atera berri duten hirugarren diskoko hainbat abesti ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!