Zine aretoetan da atzotik, Jon Garañoren ‘Handia’

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Donostiako Zinemaldian age­­rraldi arrakastatsua egin eta hila­bete batera, zine are­toe­ta­ra iritsi da Jon Garañoren Handia filma. Atzo estreinatu zuten, Euskal Herriko eta esta­tuko zineetan, eta beraz, da­go­e­neko aukera dago, Zine­mal­dian bi sari lortu zituen peli­kula ikusteko: Epaimahaiaren Sari Berezia, eta Euskal Zinea­ren Saria.

Aurre-estreinaldia, asteartean Tolosan
Atzo estreinatu baino lehen, hala ere, aurre-estrei­naldia egin zuten Tolosan, Leidor zine aretoan, asteartean. 630 ikusle izan ziren bertan, eta horie­ta­tik 150, altzotarrak. Bertan izan ziren Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak, eta Eneko Sagardoy eta Joseba Usabiaga aktoreak, besteak beste: «oso gau berezia izan da», azaldu zuten saioaren ondoren.
Migel Joakin Eleizegi Altzo­ko Handiaren historia du oina­rri filmak; gaitz baten eraginez 2,42 metro neur­tze­ra iritsi, eta herrialdez herrialde era­kus­taldiak egiten ibili zen gizona, konti­nen­teko gizonik altuena zelako. Bere bizitza eta ana­ia­rekin zeukan harremana lan­tzen ditu filmak, ordubete eta 54 minutuko iraupenarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!