Mintzalagun egitasmoak, bi aurkezpen

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Behin ikasturte berriari hasi­e­ra emanda, Mintzalagun egitasmoa jarriko du martxan Astigarragako AEKk, euskeraren erabilera sustatzeko, euskeraz hitz egitea praktikatu nahi duten guztientzat.
Bi aurkezpen egingo dituzte datorren astean, egitasmoaren berri emateko herritarrei: asteartean goizeko 09:30etan, eta ostegunean arratsaldeko 18:30etan; biak, Nabarra Oñatz kaleko lokalean. Izena emateko aukera ere izango da bertan, astigarraga@aek.eus emailean edo 607 610 687 telefonoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!