HERNANIN sexualitatea, ligoteoa eta plazerraren inguruko jardunaldiak izango dira gaur, 10:00etan, Biteri kultur etxean.
Bertan parte hartuko dute Ibai Fresnedok, Ander Lertxundi eta Arantxa Arrietak egun hortako mahai-inguruan. Maddalen Aduriz ariko da dinamizatzaile lanetan.
Eta ondoren Arremanitz kooperatibako kide eta Plax Hernaniko arduraduna den Nerea Sancho-k erotismo tailerra dinamizatuko du. Tuppersexa eta ligatze festa erotikoa gaztetxera pasako da gauean.
Bestetik Plax! Bikote eta Sexu aholkularitza zerbitzua gaur irekita egongo da, 10:00etatik 13:00etara Sandiusterriko bulegoan