Denboraldi berriari hasiera eman dio Hernaniko Arraun Elkarteak, eta neska-mutil kopuru polita lanean hasia dela azaldu dute. Hala ere, jubeniletan jendea falta dute; bereziki 16 eta 17 urteko neska-mutilak. Hori horrela, animatzeko deia luzatu du klubak, emailez harremanetan jarrita: hernani.arrauna@gmail.com.