Nerea Sanchoren agerraldiak interes haundia piztu zuen

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 21a, 02:00

Hernaniko Hezkuntza Plata­for­mak lehen saioa burutu zuen udaletxean. Bertan haur eta ne­rabeen sexualitate arlo­an se­gur­tasunez eskuhar­tzeko iriz­pideak azalduko dira. Nerea Sanchok modu argian azaldu zituen «haur eta nerabeei dimentsio eta ibilbide garran­tzitsu honetan laguntzeko, zain­tzeko eta mo­du askatzaile eta ardura­tsuan erabakiak har­tzen la­guntzeko oinarrizko jarrera, ja­rraibide eta ohitura eraikigarriak». Sanchok Arre­manitz Koo­peratiban lan egiten du, sexologia arloan aditua da, eta Klimak! eta Taupadak! Sexu Hezkuntzako ikasmaterialen egilea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!