Rockalean kale animazioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 20a, 02:00

Bakailu Astearen barruan gaur, Rockalean musika taldeak, Hernaniko kaleak animatuko ditu beraien doinuekin. 19:00etatik 21:00etara ariko dira Kaxkoko kaleetan zehar.
Bestetik, taber­nen arteko ba­kailu pintxo lehia­ke­ta ere, gaur ostiralean bukatuko da, 20:00etan. Ordu horretatik au­rrera, anto­latzaileek botoen kutxak jasoko dituzte ta­ber­netatik. 23 taber­na­ta­ko pin­txoak ari dira partehar­tzen lehiaketan. Aurten ez da pintxo ba­koi­tza baloratuko, baizik eta az­ke­neko egunean one­naren al­de emango da botoa folleto­etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!