Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! lelopean antolatu zuten festa ELA, LAB eta Steilas sindikatuek Atsegindegin, eta denetik egon zen: ipuin kontalaria, bertsolariak, kafe solasaldia, marrazkiak egiteko aukera... Solasaldian bi galderen inguruan hausnartu zuten: Zeintzuk diren gaur egungo Hezkuntza sistemaren bertute eta gabeziak, alde batetik; eta bestetik, zein edo zeintzuk diren konponbideak. Programatuta dagoenaren arabera, azaroan zehar izango dira grebak; ostegunero eskola komunitatearen parte den sektore batek egingo du, eta ondoren, abenduaren 12an izango da komunitate osoaren greba.