Odola emateko beste zita bat jarri dute Astigarragan, datorren astean. Ostiralean izango da, anbulatorioan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.
Gogorarazi dute, odol erreserbak haunditzeko beharrean daudela momentu honetan, eta beraz, herritar guztiak animatu dituzte, odola ematera gerturatzera.