200 lagunetik gora bihar, eskubaloi taldeko bazkarian

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 20a, 02:00

Hernani Eskubaloi Taldeak, bihar, bere denboraldi hasierako aurkezpen jaia egingo du Atsegindegin. Eguer­diko 12:00e­tan emango diote hasiera egunari, 2017-18ko eskubaloiaren denboraldi berrian parte hartuko duten taldeen aurkezpenarekin.
Horren ondoren, eguerdiko 14:00ak  aldera, 200dik gorako pertsonentzako lagunarteko bazkaria antolatu dute Atse­gin­degin bertan.
Bazkalostean, eta ospakizun jaiari jarraipena emateko, arratsaldeko 16:00etan, gaztetxoek eskubaloiarekin lotura duten jolasak antolatu dituzte, eta ondoren, 18:00ak aldera HETeko jai honetan ohitura bihurtu den bingo saioa izango da.
Hernaniko eskubaloiaren egunari amaiera emateko, iluntzeko 20:00etan, azken sarien banaketa egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!