Gaztetxoen sexualitatea hizpide, ikasturte honetako aurrenekoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urriaren 19a

Hezkuntza Eskolak gaur izan­­go du ikasturteko aurreneko sa­­ioa, eta bertan haur eta ne­rabeen sexualitate arlo­an se­gur­tasunez eskuhar­tzeko iriz­pideak azalduko dira. Uda­letxeko areto nagusian eskai­niko da, arratsaldeko 19:00e­tan hasita, Nerea Sancho hizlariaren eskutik. Sanchok Arre­manitz Koo­peratiban lan egiten du, sexologia arloan aditua da, eta Klimak! eta Taupadak! Sexu Hezkuntzako ikasmaterialen egilea da.

Gurasoei laguntzeko, jarraibideak
Hernaniko Hezkuntza Plata­for­mak azaldu bezala, osteguneko saioan Nerea Sanchok modu argian eskainiko ditu, «haur eta nerabeei dimentsio eta ibilbide garran­tzitsu honetan laguntzeko, zain­tzeko eta mo­du askatzaile eta ardura­tsuan erabakiak har­tzen la­guntzeko oinarrizko jarrera, ja­rraibide eta ohitura eraikigarriak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!