Kioskoa esleitzeko prozedura, martxan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 19a, 02:00

ZINKOENEA plazan dagoen aldizkarien eta egunkarien salmentarako kioskoaren kon­­tzesioa abian dago. Ira­garkia Gipuzkoako Aldiz­kari Ofizialean argitaratu da urri­aren 18an.
Kioskoaren kudeaketa kontratua 10 urterako da, luzatzeko aukerarekin (gehienez 25 urte). Ordutegiari dagokionez, egunero ireki behar da, gutxienez, 7:00etatik 13:30era. Kontzesioa duenak ordutegi hori zabaltzeko aukera izango du, gehienez, 20:00ak arte. 
Hizkuntzari dagokionez, esleipedunek he­rri­tarrekin zuzeneko harre­manean lan egiteko izendatutako langileek bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko gaitasuna izan beharko dute.
Esleipena prozedura irekiaren bidez egingo du Udalak, eta irizpide sozialak kontuan hartuko dira, hala nola, langabezian egotea, 50 urtetik gorakoa izatea, zama familiarrak edukitzea, guraso bakarreko familia izatea eta Hernanin erroldatua izatea. Interes sozialeko arrazoiengatik, ez da emakidaren kanonik ezarri (kioskoa kudeatzen duenak ez dio Udalari ezer ordaindu behar).
Eskaera eta dokumentazioa, gutunazal itxietan, aurkeztu behar dira udaletxeko Kon­tratazio Sailean. Epe­muga azaroaren 2ko 14:00ak artekoa da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!