Antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute, igande honetan ere, Astigarragako txikienek. Haur antzerkia eskainiko du Behibi’s Teatro Antzerki konpainiak, kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan.
4-5 urtetik gorako haurrentzat izango da, eta aniztasunaren gaia landuko dute, egunerokoan ohikoak diren tresnak erabiliz: euritakoa, pertxak, arropa... Izan ere, erabilitako arroparen biltegi batean kokatuko da eszena; moda aldaketak direla eta, baztertuta gelditu eta balioa galduko duen arropa.
Sarrerak salgai, interneten
Antzezlana ikusteko sarrerak, dagoeneko salgai daude interneten, www.astigarraga.eus web orriko Sarrerak erosi estekan, Gomendatzeko modukoak atalean. Ostiralera arte egongo dira salgai bertan, eta igandean, kultur etxean izango da erosteko aukera, 16:00etatik aurrera. 2,5 euro dira.