Portu auzoa festan murgilduko da berriz

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 19a, 02:00

Udara agurtzeko, San Joan Txiki jaiak izaten dira Portu auzoan, eta behin ikasturtea hasita, gehiegi ez desan­i­ma­tzeko, Portu Eguna antolatzen dute, berriro ere festa giroan murgiltzeko aitzakia izateko. Larunbat honetan izango da.

Jolasak, txapelketa, musika...
Goizean goiz hasiko da festa, 10:30etan, umeentzako jo­la­se­kin. Ondoren, 12:00etan, auzo­tarren arteko patata tortila txapelketa egingo dute; nork bere etxean tortila egin eta entregatu egin beharko du, eta 13:00ean banatuko dira sariak, aurreneko bientzako.
Arratsaldeko 18:00etan, be­rriz,  Bide Batez taldeak zu­zen­dutako erromeria izango da.

Bazkari txartelak, gaur arte
Tartean auzo bazkaria egingo da, 14:30etan, indarrak berres­ku­ratzeko, eta gaur bukatuko da epea txartelak erosteko; helduek 18 euro, eta umeek, 10.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!