‘Zero’ ibilaldi klandestinoaren urratsak jarraituko dira igandean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 18a, 02:00

MENDIRIZ MENDI Elkarteak irteera antolatu du, igandean, urriaren 22an, Mendibeko Sal­badore baselizatxotik Orba­i­­ze­tara, ‘Zero’ (Schepens-Saro­txar) ibilaldi klandestino ba­ten urratsak jarraituz. ‘Zero’ sare klandestino honen kideek (Euskal Herriko mugalariak barru) II. Mundu Gerra garaian nazien okupatutako Europatik iheslariei lagundu zieten.
Goizeko 07:00etan irtengo dira Atsegindegitik eta ibilbideak 27 kilometro ditu. Geldiguneak barne, bederatzi orduko ibilbidea da eta desnibel metatua: 600 metro inguru gorantz eta 750 metro beherantz.
Zailtasun berezirik gabekoa da. Hori bai, ibilbide luzea denez egoera fisiko onean edota mendian ibiltzen ohituta egon behar da. Beharreko materiala, mendiko material arrunta.
Muga inguruan dagoen Chez Pedro jatetxe eta aterpean bazkaltzeko asmoa dago. Muga zeharkatu eta Iratiko etxoletara GRT9 ibilbideari jarraituz Irabia urtegira jaitsiko dira eta hemendik Orbaizetara SL63A bideari jarraituz.

Bilera, gaur, 2018 egutegia prestatzeko
Hilabete gutxi geratzen dira 2017a bukatzeko, eta Mendiriz Mendi elkartea dagoeneko urte berriari begira dabil. 2018ko egutegia prestatzeko, bilera egin­go dute gaur, arra­tsaldeko 20:00etan, elkarteko egoitzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!