ereñotzuko Udazken Kulturalaren agenda edo programa bihar hasiko da lehen emanaldi batekin. 29garren edizioa betetzen du eta Eli Pagola eta Eneka Gorrotxategi: Hego Ameriketako bidaien irudi emanaldiak emango dio hasiera. 19:00etan eskainiko da Auzo Udaleko aretoan.
Lehen ekitaldia izanik ez da azkenengoa izango aste honetan. Etzi, ostiralean, 22:00etan, Igelak filma eskainiko da Auzo Udaleko aretoan.
Aranora igoera bizikletan eta Auzoko Festa frontoian
Larunbatean, urriaren 21ean, 11:00etan Aranora igoera bizikletaz egingo da. Irteera Ereñotzuko semaforotik egingo da. Eta astea amaitzeko, igandean, 17:00etan, Auzoko Festa antolatuko da frontoian. Bertako sagardoak dastatu eta gaztain erreak jateko aukera egongo da; produktuen azoka eta patata tortilla lehiaketa ere egongo da.