Bisita gidatua egingo da gaur Albaolara

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 18a, 02:00

Bakailu Astea azken egunetan sartzen ari da, baina oraindik hainbat ekitaldi geratzen dira eta gaur Albaolara egingo da bisita. 16:30etan, hasiko da,  eta ordu laurden lehenago egin dute zita Trintxerpeko aparkalekuan. Bertatik itsason­­tzian abi­a­tuko dira San Pedrora, Alba­ola Itsas Kultura Fakto­riara iritsi arte. Bertan bisita gi­da­tua euskeraz egingo dute. Aurretik ize­na eman behar zen parte­hartzeko. 

Ostiralean, 19:00etan hasi eta 21:00etara Rockalean, kale animazioa izango da.

Tabernen lehiaketa ostiralean 20:00etan amaitzen da
Bestetik, taber­nen arteko ba­kailu pintxo lehia­ke­ta ere, etzi, ostiralean amaituko da, 20:00etan. Ordu horretatik au­rrera botoen kutxak jaso­tzera joango dira tabernetara anto­latzaileak. 23 taber­na­ta­ko pin­txoak ari dira partehartzen lehiaketan. 

Aurten ez da pintxo ba­koi­tza baloratuko, baizik eta az­ke­neko egunean one­naren al­de emango da botoa folleto­etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!