Solidarioak misio konpartituan lelopean, hiru eguneko jardunaldiak antolatu ditu Urumea Harana Pastoral Barrutiak, 2017-2018 kurtso pastoralari hasiera emateko, Frantzisko Aita Santuaren Ebanjelioaren Poza eskutitzaren haritik.
Herenegun egin zuten aurreneko saioa, Urnietako katekesi aretoan, eta Misio konpartituan diharduen eliza. Elkarrekin arraun egiteko garaia kurtso berriko ebanjelizazio eta pastoral klabeak argituko dira gaur, Hernaniko katekesi aretoan, 18:30etatik 20:00etara. Parte hartuko dute Caritasek, Gizarte Ongintzak, Errumaniarren kanpamenduan gauzatu zen Romi Bidean proiektuko gizarte eragileek, Espetxe Pastoraltzak...
Zoazte eta otsegin berri onak elkarte lana eta kontseilu pastoralei buruz ere jardungo dira Hitzaren ospakizuna elkartzearen barruan. Pintxoak ez dira faltako.