Aldarrikapen jaia, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 18a, 02:00

Eskola komunitateak  pasa den urteko aritik tiraka lan bal­dintzak hobetzearen bide­an erreibindikazoekin jarrai­tzen dute. Honela mugimendu horren bueltan,  beste hainbat ekin­tza ere egingo dira. Aurre­ne­koa gaur izango da; Buruntzaldeako al­darrikapen jaia egingo dute Atse­gindegin, ELA, LAB eta Steilas sindi­ka­tuek deituta. Es­kolatik aterata izango da, 17:00etatik aurrera.

Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! lelopean an­tolatu dute festa aipatutako sindikatuek, eta denetik izan­go da horretarako: ipuin kon­talaria, bertsolariak, word kafea, ma­rrazkiak egiteko aukera... Kafea, txokolatea eta pasatak ere egongo dira, itxialdietan bezala.

Mobilizazioekin jarraituko dute 
Urte beroa izan zen aurreko urtekoa eskola komunita­te­arentzat. Hainbat greba egun izan zituzten, eta aurten ere, ildo beretik jarraitzeko asmoa plazaratu dute urte hasieratik.  «Irakaskuntza publikoan, ja­sa­ten ari garen lan bal­din­tzen kaxkartzea, murriz­ketak eta hezkuntza politika salatu as­moz udazken  honetarako ha­in­­bat mobilizazio iragarri ditugu» diote sindikatuek. 

Urrian zehar ikastetxe desberdinetan itxialdiak bu­rutu dituzte. «Itxialdien hel­bu­rua aldarrikapen eta jai giroan hezkuntza komunitate osoak, herritarrekin batera hezkun­tza publikoan jasaten ari garen egoera hausnartu eta erantzun eta alternatibak partekatzea da».

Pro­gra­matuta dagoenaren ara­bera, azaroan zehar izango dira greba guztiak; ostegunero eskola komunitatearen parte den sektore batek egingo du, eta ondoren, abenduaren 12an izango da komunitate osoaren greba. 

EGITARAUA
17:00 Ekitaldiari sarrera emango zaio.
17:15 Word kafea langile eta familientzat hezkuntza publikoak egun bizi duen egoeraz mintzatu. Gaur egungo eta etorkizuneko Euskal Hezkuntza Publikoari buruz jardun eta hausnartzeko aukera.
17:15 Haurrentzako tailerrak.
18:30 Ipuin kontalaria.
19:00 Word kafean atera diren ideiak, ekarpenak komunean jarri.
19:20 Bertso saioa ekitaldia amaitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!