Bihar da azkeneko eguna, Buruntzaldeako Euskararen Ginkanan apuntatzeko. Lau laguneko taldeak osatu behar dira, 12-16 urteko gazteekin. Izena emateko edota informazio guztia aurkitzeko, web orria jarri dute eskura: www.euskararenginkana.eus. Bestela, Gaztelekura edo Udaleko Euskara Zerbitzura ere jo daiteke.