Ez zen asteburu ona izan, aurrekoa, Mundarroko saskibaloi taldeentzat. Sei partiduetatik bost galdu zituzten, eta neska kadeteek soilik lortu zuten garaipena. Gipuzkoako 1go mailan, galdu egin zuten neskek etxean, Oiarsoren kontra (25-42); eta baita mutilek ere, azkeneko momentuan, Askatuaken kantxan (66-65). Aurretik ziren markagailuan astigartarrak, aldearekin, azkeneko laurdenaren hasieran; baina kanpoko jaurtiketetan asmatuta, buelta eman zioten etxekoek.