Buruntzaldeako eskolak aldarrikatzeko jaia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 18a, 02:00

Itxialdiak izenburupean, jaia antolatu dute gaur, Hernanin, Buruntzaldeako eskola komu­ni­tatea aldarrikatzeko, eta lan baldintzak hobetzea eskatzeko. 
LAB, ELA eta Steilas sindi­ka­tuek antolatu dute jaia, Hez­kuntza eraiki, lan baldin­tzak hobetu lelopean, sala­tze­ko irakaskuntza publikoan jasa­ten ari diren lan baldintzen kaxkartzea, murrizketak eta  hezkuntza politika.

Ekintza ugari, Atsegindegin
Atsegindegi plazan izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita, eta hainbat ekintza prestatu dituzte. Ekitaldiari sarrera egin ondoren, word kafea izango da, langile eta familientzat, hez­kuntza publikoak bizi duen egoeraz eta etorkizunaz hitz egiteko; eta haurrentzat, tai­le­rrak izango dira, aldi berean.
Gero, 18:30etan hasita, ipuin kontalaria izango da. Ordu erdi beranduago, word kafean ate­ra­tako ideia eta ekarpenak aurkeztuko dituzte. Eta jaia bukatzeko, bertso saioa izango da, 19:20etan. Ez dira faltako kafea, txokolatea eta pastak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!