Ergobiko etxe batek sua hartu zuen atzo, arratsaldeko 18:30ak inguruan. Suhiltzaileak berehala joan ziren sua itzaltzera eta ordu erdi baino gehiago behar izan zuten egoera kontrolpean edukitzeko. Etxebizitzaren lehen solairuan sortu zen eta oraindik suhiltzaileak aztertzen ari dira zerk eragin ote zuen. Etxea hustu beharrean izan ziren eta bizilagunak irtenarazi zituzten. Zorionez ez zen inor zauritu.