Datorren asterako antolatu du hezkuntza hitzaldi bat, Astigarragako Herri Eskolako guraso elkarteak, Udalaren babesarekin. Asteartean izango da, urriaren 22an, arratsaldeko 18:00etan hasita ikastolako aretoan.
Joxe Amiama pedagogoak eskainiko du, eta etxerako lanak izango ditu hizpide, hitzaldi horretan: Etxerako lanak, hausnarketa eta familiaren laguntza. Euskeraz eskainiko du saioa.