Ibilaldi gidatua antolatu dute larunbat honetan, Sagardo Bidea ezagutzeko. 10:00etatik 13:00etara izango da, sagardoaren kultura ezagutu, eta sagardogintzari lotutako natur paisaiaz gozatzeko helburuarekin. Parte hartzeko, aurrez egin behar da erreserba: info@sagardoarenlurraldea.eus helbide elektronikora idatzi, edo deitu 943 55 05 75 telefonora.