Kurtso pastorala hasteko, mahai ingurua gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 18a, 02:00

Solidarioak misio konpar­ti­tuan lelopean, hiru eguneko jardunaldiak antolatu ditu Urumea Harana Pastoral Ba­rru­tiak, 2017-2018 kurtso pas­toralari hasiera emateko.
Atzo egin zuten aurreneko saioa, Urnietako katekesi are­toan, eta Eliza, non zaude? mahai ingurua egingo dute gaur, Astigarragako Andre Mari elizan, 18:30etatik 20:00etara. Parte hartuko dute Caritasek, Gizarte Ongintzak, Erruma­nia­rren kanpamendu­an gau­za­tu zen Romi Bidean proiek­tuko gizarte eragileek, Espetxe Pastoraltzak...
Caritaseko lokalen inau­gu­razioaz ere ariko dira, kultura une bat egingo dute, Mikel Goenaga zena omenduko dute, eta pintxoak ere jarriko dituz­te.
Jardunaldien azkeneko sa­ioa bihar izango da, Her­na­ni­ko katekesi aretoan, 18:30etatik 20:00etara hori ere: Misio kon­partituan diharduen eliza. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!