Urriaren 28an Bastidan kantatuko du Agin Laburuk, finalaurrekoetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 18a, 02:00

Bastidan hasiko du finale­ra­ko bidea, Agin Laburu asti­gar­ta­rrak, Bertsolari Txapelketa Nagusian. Urriaren 28an, fina­l­erdietako aurreneko saioan, ariko da astigartarra, beste bost bertsolarirekin batera: Igor Elortza, Sustrai Colina, Jon Martin, Jone Uria eta Nahikari Gabilondo.
Ez du lan erraza izango La­buruk, baina konfiantzarekin joango da behintzat. Izan ere, final laurdenetan bosgarren puntuaziorik altuena lortu du berak; eta sei saioetako ira­baz­le­ak kenduta, berak jaso du puntu gehien (686 puntu). Are gehiago, Jon Martinek berak, Segurako saioa ira­ba­zita ere, puntu gutxiago lortu zituen (673,5 puntu).
Elortzak eta Colinak, berriz, aurreneko saioa izango dute, semifinaletan sartu baitira, orain lau urte finalista izan zirelako. Baina bost horiek ez ditu izango kontrario Laburuk, 24 bertsolarietatik puntuazio onena lortzen duten zazpiak pasako baitira... bi saioetako puntuak batuta. Izan ere, bi itzulitara jokatuko dira semi­finalak. Aurreneko saioan puntu gutxien lortzen dituzten seiak kanpoan geratuko dira, eta beste 18ek, bigarren saio bat jokatuko dute, multzoak aldatuta. Bietako puntuak ba­tuta, gehien lortzen dituzten zazpiak, Barakaldoko finalean ariko dira, Amets Arzallusekin batera, abenduaren 17an.
Finalerako sarrerak dago­e­neko bukatu dira, baina Basti­da­ko saiorako, erosi daitezke www.bertsosarrerak.eus web orrian, oraindik ere.

Bertso afaria Zipotzan, azaroaren 10ean
Eta Bastidako saioaren ondo­ren, bigarrenaren zain, Asti­ga­rragan ere kantatuko du Agin Laburuk. Bertso afaria anto­la­tu dute azaroaren 10ean, Zipotza elkartean, iluntzeko 20:30etan hasita. Sarrerak salgai daude dagoe­neko, 20 euroan, Zipotza tabernan.
Laburuk eta Unai Agirre hernaniarrak jarriko diote sal­tsa afariari. Agirrek ere egin du aurrera Bertsolari Txa­pel­keta Nagusian, eta azaroaren 1ean izango du saioa, Irunen, Maialen Lujanbiorekin batera, besteak beste. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!