Arabako Lurraldeko sozio ekonomian euskera sustatzeko Lanabesek bultzatuta, Lanenpres ekimenaren aurkezpena egin zen pasa den astean, Gasteizeko Artium-en.
Lanenpres Gidakin nahi dana da, lan munduan eta Lanbide Heziketan euskera sustatzeko ekimena izatea prozedura, kronograma eta baliabideen bitartez, eta praktika onak trukatzeko ere balioko duena.
Bertan 80 pertsonatik gora parte hartu dute aurkezpen ekitaldian, enpresa, Lanbide Heziketa, Euskara Zerbitzu aholkularitza eta erakundetako eragileak izan dira bertan.
Bertan egon ziren hainbat eragile desberdin eta baita Ainitze Blanco Laneki Elkarteko Presidentea eta Hernaniko Lanbide Heziketa Eskolako zuzendaria.
Lanenpresek dituen atalak hauek dira 1. Harrera euskeraz egiteko baliabideak. 2. Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskeraz egiteko prozedura. 3 Enpresa egonaldia euskeraz egin ahal izateko baliabideak, eta gaurtik aurrera sarean jarriko da Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen esku helbide hauetan: https://jakinbai.eus/honi-buruz/lantokiko-prestakuntza. https://euskaraba.eus/lanenpres-ikasleak-enpresa-egonaldia-euskaraz-egin-ahal-izateko/ eta http://www.baieuskarari.eus/eu/baliabideak/lanpres-eta-lenenpres-gidak.