LAB sindikatuak kontzentrazio batera deitu ditu Buruntzaldeako herritar guztiak Zerbitzu publiko eta lanpostuen defentsan, murrizketarik ez! lelopean, autobus zerbitzuen murrizketak salatzeko. Gaur izango da, 11:00etan, Gipuzkoa plazako Diputazioaren eraikinaren aurrean.