Datorren larunbatean urriaren 21ean, eta urtero egiten duten bezala, Hernani Eskubaloi Taldeak denboraldi berriaren aurkezpen eguna ospatuko du Atsegindegin: Bertan taldeen aurkezpena, bazkaria, bingoa, zozketak, jolasak... egingo dira.
Aurten Hernani Eskubaloi Taldeak sei talde edukiko ditu; hiru mutilenak eta beste hiru neskenak. Infantiletan bina talde egongo dira, guztira lau. Eta kadete mailan bana.
Eskubaloi taldetik eskertzen dute herriko zenbait akademi, denda, merkatari eta hostalariren babesa. Honela talde bakoitzak babesle baten izena edukiko du: Infantil nesken taldeek Sorlan eta Yaben izena dute. Infantil mutilen taldeek Gasogas eta Putzueta-Goizargi dira. Kadete nesken taldea Suharri da eta mutilena Anexo.
Yanis Aguado atezaina euskal selekziora
Hernani Eskubaloi Taldeko Yaben talde infantilean atezain moduan aritzen den den Yanis Aguado, Euskadiko selekzioarekin Galizian ospatuko den Espainiako txapelketan parte hartzeko hautatua izan da. Bere maila altuaren erakusgarri da.