Sarrerak zozketan, osteguneko kontzerturako

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 16a, 02:00

Bixita berezia izango da os­tegun honetan Biterin, Her­nani’n Musik egitasmoaren barruan. Xabi San Sebastian abeslari eta gitarjole donos­tiarrak eskainiko du kontzer­tua, eta bertan aurkeztuko du Zuhaitzak ez du beldurrik, bere diska berria. Iluntzeko 20:00e­tan izango da, kultur etxeko areto nagusian.

Sarrerak, salgai
Dagoeneko salgai daude San Sebastianen doinuekin goza­tzeko sarrerak 7 euroan,  baina irakurleen artean, hiru sarrera bikoitz zozketatuko di­tu Kronikak, Udalaren Kultura sailarekin elkarlanean. 
Edonorrek hartu dezake parte zozketan; horretarako bi aukera izango dira: gaurko Kronikan, albiste honen azpi­an, argita­ratuko den fitxa bete eta Kronikaren bulegoan entre­­gatzea, edo Facebookeko albis­tea elkarbanatu eta iruzkin bat egitea. Asteazken arratsaldean egingo da zozketa, 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!