Zertan inbertitu nahi ditu herriak 500.000 euro?

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 16a, 02:00

Urte erdiko lanaren ondoren, Hernani Erabaki aurrekontu partehartzaileen prozesua iri­tsi da azkeneko fasera. Gaur ha­si, eta azaroaren 12ra arte, 16 urtetik gorako hernaniarrek (hau da, herrian erroldatuta dau­denek), aukeratu ahal izan­­go dute zertan inbertitu na­hi dituzten, duela lau ur­tetik urtero herritarren pro­posa­me­nen esku geratzen diren 500.000 euroak. 

39 proposamenetik, 10 aukeratu
Hasieratik erabili den meto­dologia burutuko da, aurten ere. Hori horrela, aurreko as­tean aurkeztutako 39 proposa­menetatik, bukaerara iritsi diren horietatik, 10 aukeratu beharko ditu herritar bakoi­tzak, ez gehiago, ez gutxiago; bes­tela, boto baliogabetua izango baita.
Bi bide izango dira boz­ka­tzeko: erabaki.hernani.eus web­­­gu­nearen bidez, edo etxeetara bidalitako diptikoa bete eta udal eraikinetan jarri dituzten postontzietan sartuz.
Proposamenak, gainera, au­zoz auzo aurkeztuko dira. Au­rreneko zita udaletxean izan­go da etzi, 19:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!