Erremontearen Eguna ospatzeko, sorpresaz betetako festa berezia

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Egun berezia izango da dato­rren ostiralekoa, erremon­te­a­rentzat. Urtero bezala, pelo­tari onenak errekonozituko dituzte, baina aurten, ekitaldi haundia prestatu dute horre­ta­rako: erremonte partiduak, musika, jan-edana eta sor­pre­sa ugari. Izan ere, Erremon­tearen Eguna ospatuko dute, aurrenekoz, otsailaren 16an.
Arratsaldeko 17:45etan ha­siko da festa, musikarekin: zuzenean joko dute Hego Haizea taldeko kideek, Joana Ortega eta Sebi Uztarrozek.
Eta ordu laurden beran­dua­go, emango diote hasiera erremonte lehiari: txapelketa azkarra jokatuko dute, lau bikoteren artean. Bi semifinal izango dira, 20 tantora bakoi­tza; eta irabazleek, finala jo­ka­tuko dute gero, 25 tantora.
Aurreneko semifinalean, Matxin IIIrekin ariko da Endi­ka Barrenetxea hernaniarra, Uterga eta Agirrezabalaren kontra. Bigarrenean, berriz, Urri­zak eta Azpirozek joka­tu­ko dute, Ezkurra II eta Ionen kontra.

Sorpresak, partiduen artean eta bukaeran
Jaialdian zehar, gainera, sor­presa ugari izango dira. Hori­e­tan aurrenekoa, bi semi­fi­na­len ar­te­an izango da; eta bigarrena, finala baino lehen, opariak zozketatuko baiti­tuz­te, bertaratuen artean. Ordu­an banatuko dizkiete sariak, 2017 urteko onenei ere: Xanti Utergari, A multzoko erre­gu­larrena; eta Xabier Azpirozi, B multzoko erregularrena. Eta sari potoloena ere banatuko dute: Urrezko Erremontea.
Finalaren ondoren, beste sorpresa batekin erakutsiko diete esker ona bertaratuei, eta bukatzeko, luntxa eta edaria izango dira doan.

Bertan banatuko dizkiete sariak, 2017ko onenei.

Gonbidapenak doan, emailez edo telefonoz
Egun horretarako, gonbida­pe­nak eskatu daitezke doan. Horretarako, bi bide jarri dituz­te aukeran: 943 55 24 57 telefono zenba­kira deitu, edo oriamendi2010@gmail.com helbide elektronikora idatzi.
«Pelota bizitzeko beste modu bat izango da, animatu eta lortu zure gonbidapena! Zure zain egongo gara!», lu­za­tu diete gonbitea denei.

Gaur ere, jaialdi berezia
Ostiralekoa baino lehen, bizi­ko du beste jaialdi berezirik ere, Galarretak. Gaur arra­tsal­deko 16:00etan hasita, lau partiduko jaialdia prestatu dute; eta bigarrenean, Urriza eta Barrenetxea IV ariko dira, hirukote baten kontra: Ezku­rra II, Matxin III eta Ion.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!