ostegun honetan abiaraziko du Hernaniko Hezkuntza Plataformak ikasturte berria, ohiko Hezkuntza Eskolekin. Oraingo honetan, Haur eta nerabeen sexualitate arloan segurtasunez eskuhartzeko irizpideak gaiari helduko diote osteguean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian.
Horretarako, hain zuzen, Nerea Sancho gonbidatu dute, Arremanitz Kooperatibako langilea, sexologian aditua eta Kilimak! eta Taupadak! Sexuen Hezkuntzako ikasmaterialen egilea.
Gurasoei laguntzeko, jarraibideak
Hernaniko Hezkuntza Plataformak azaldu bezala, osteguneko saioan Nerea Sanchok modu argian eskainiko ditu, «haur eta nerabeei dimentsio eta ibilbide garrantzitsu honetan laguntzeko, zaintzeko eta modu askatzaile eta arduratsuan erabakiak hartzen laguntzeko oinarrizko jarrera, jarraibide eta ohitura eraikigarriak».