Elizatxoko mus, toka eta tute txapelketak badituzte irabazleak!

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 15a, 02:00

Aurreko astean banatu zituen Elizatxo Elkarteak mus, toka eta tute txapelketetako sariak. Musean, Ricar eta Andoni izan ziren garaile; Manolo eta Gorjon sailkatu ziren bigarren, eta Felix eta Stanis, hirugarren. Tutean, Silvino eta Astiz izan ziren txapeldunak; ondoren, Tanis eta Juan Luis geratu ziren; eta hirugarren postuan sailkatu ziren Txasco eta Antxon. Eta azkenik, tokan, Juanmi Jaureguik irabazi zuen, Angel Mª Alberdi izan zen bigarren; eta Antxon Ayestaran, hirugarren. Aurreko astean jaso zituzten sariak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!