Aurreko urtean sortu zuten Hernaniko, Astigarragako eta Urnietako elizek Urumea Harana pastoral barrutia, eta asteotan ekin diote ikasturte berriari. Hori nolabait modu berezian egiteko, hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte, Solidarioak misio konpartituan gaiaren bueltan.
Hernanin, ostegunean
Etzi hasiko dira solasaldiak, eta bana egingo dute barrutia osatzen duten herrietako katekesi aretoetan: Urnietan hasiko dira, Astigarragan izango dira asteazkenean, eta ostegunean, aldiz, Hernanin. Zita guztiak 18:30etatik 20:00etara luzatuko dira.
Gaiak aldatu egingo dira, egunero. Asteartean landuko da, Eliza, nora zoaz? Zailtasun garaiak; asteazkenean, Eliza, non zaude? Kanpoaldera begira zabalik, misioa eta ekintza sarelanean; eta ostegunean, Misio Konpartituan Diharduen Eliza. Elkarrekin arraun egiteko garaiak.