Aldarrikapen jaia asteazkenean, Buruntzaldeako eskola komunitateak

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 15a, 02:00

Urte beroa izan zen aurreko urtekoa eskola komunitatearentzat. Hainbat greba egun izan zituzten, eta aurten ere, ildo beretik jarraitzeko asmoa plazaratu dute urte hasieratik. Programatuta dagoenaren ara­bera, azaroan zehar izango dira greba guztiak; ostegunero eskola komunitatearen parte den sektore batek egingo du, eta ondoren, abenduaren 12an izango da komunitate osoaren greba.

Buruntzaldeako festa, Atsegindegin
Mugimendu horren bueltan, ordea, beste hainbat ekin­tza ere egingo dira. Aurre­ne­koa as­te­azken honetan izango da; al­darrikapen jaia egingo dute Atse­gindegin, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Es­kolatik aterata izango da, arra­tsaldeko 17:00etatik aurrera.
Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! lelopean antolatu dute festa aipatutako sindikatuek, eta denetik izango da horretarako: ipuin kontalaria, bertsolariak, work kafea, ma­rrazkiak egiteko aukera...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!