Hamasei partehartzaile oraingoz, gaur hasiko den Hernaniko Xake Txapelketarako prest

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 15a, 02:00

Iritsi da Hernaniko Xake El­kar­tearen zita urteko ga­rran­tzitsuenetako bat: Hernaniko Xake Txapelketa. Gaur hasiko dira partidak, eta bi hilabetez jokatuko dituzte.
Beti bezala, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, igandero jokatuko dituzte partidak, aurten, azaroaren 26ra arte. Gainera, nobedade potolo bat izango da, oraingoan: eszena­tokiaren aldaketa. Izan ere, Zumitza izaten zen xake­za­leen topagune Hernaniko txa­pelketan zehar, baina hura itxita dagoenez, Kixkal taber­nak hartu dio lekukoa.
Oraingoz, hamasei par­tai­dek eman dute izena, baina jo­ka­lari gehiagorentzako tokia badagoenez, gaur bertan izena emateko aukera izango dute bertaratzen direnek, han ber­tan zozketa egin arte.

Jokatzeko moduan, aldaketarik ez
Lekua ezaguna ez, baina jo­katzeko modua aski ezaguna izango dute partehartzaile be­te­ranoenek. Joko sistema suitza­rra erabiliko dute, hain zu­zen, maila berekoek elka­rren aurka jokatu dezaten.
Horrez gain, aurreko ur­te­etan bezalaxe, bi atseden es­ka­tzeko aukera izango da, bai­ta, partaideek hala erabakiz gero, astean zehar jokatzekoa ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!