Bidaia Milagrosara, albokaren azken doinuekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 15a, 02:00

Hogeitalaugarren aldiz eta eguraldia lagun zutela, herria alaitzen aritu ziren Euskal Herri osotik etorritako alboka­riak, egun osoan zehar. Tal­deka ibili ziren aurrena, eta denak batera, ondoren, Albo­kaldian.

Bidaia taldearekin agurra, gaur arratsaldean
Baina atzokoak ez dio Alboka Topaketari bukaera eman; izan ere, jardunaldia borobil­tzeko, kontzertu berezia anto­latu dute. Bidaia taldearen emanaldia izango da, arra­tsaldeko 18:30etatik aurrera, Mi­la­grosako kaperan.
Caroline Phillips, Mixel Du­cau, Matthieu Haramboure eta Fred Faurek osatzen duten tal­deak Hitza, bere azken dis­ka, aurkeztuko du, eta hala eman­go zaio bukaera hogeita­lau­garren Alboka Topaketari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!