Aste honetan aurkeztu dituzte Hernani Erabaki aurrekontu partehartzaileetako azkeneko faseko 39 proposamenak, eta bihartik aurrera horien artean hamar bozkatzeko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, diptikoak bete eta udal eraikinetan jarriko diren buzoietan bota beharko dira, edo web-orriko inprimakia bete beharko da: erabaki.hernani.eus.